Castellano

Gure lurraldeko artea indartzea dugu helburu

Arte Vital lehiaketaren bidez, gure lurraldeko kultura-sektorea sustatzen lagundu nahi du Vital Fundazioak. Aurten ere, ekimen hori zabalik egon da pintura, eskultura, argazkigintza eta beste teknika batzuetako diziplinetako Arabako artistentzat. Ongi etorri aurkeztutako lan guztiekin osatu dugun erakusketa birtualera.

Eskerrik asko erakusketa hori posible egin duzuen guztioi.

Arterako eta kulturarako diseinatutako espazioa

Esperientzia aurrera doa Vital Fundazioaren erakusketa-zentroan. Vitoria-Gasteizko erdigunean bertan, dituen hiru aretoek etengabe eskaintzen dute erakusketa-eskaintza aparta, izen ospetsu handietan nahiz gure inguruko artista berrietan oinarrituta.

Gure aretoetako batean zure lanen erakusketa antolatu nahiko zenuke? Ezagutu gaitzazu hobeto gure webgunean.

Webgunera joan